STEAM Proiektua

Steam proiektua egiteko ikasgai guztiak albo batera utzi eta ordutegi osoa STEAM proiekturako erabili dugu. 2 aste iraun du proiektuak.

Nola antolatu gara?

Taldeka kokatu gara eta talde bakoitzak maketaren atal bat egin dugu. Atal guztiak bukatuta zeudenean elkartu ditugu eta maketa osoa sortu da.

Taldeko Lana

Talde bakoitzeko jendea bere ardurak izan ditu, batzuk maketa egiten egon gara eta beste batzuk memoria eta ordenagailuko gauzak egiten egon dira.